XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protozoa. Hal.: Protozooak. Gorputza zelula baten balioberdinekoa duten animalia mikroskopikoen suberreinu edo filuma. e. Protozoa/ f. Protozoa/ i. Protozoa.

Protozoa. Protisto izenez ere ezagutzen diren bizidun hauek zelulabakarrekoak dira.

Zelula autonomoak izanik, diferentziazio zitoplasmatiko sakona dute bizi-funtzio guztiak ziurtzeko, talde honetan dagoelarik zelulabakarrekoen posibilitate ebolutiboen muga.

Protozoo gehienak material partikulatuak pinozitosiz edo fagozitosiz hartuz elikatzen dira.

Ur gazi eta gezetan bizi dira; asko animalien parasitoak dira eta batzuk lurzoruan edo zuhaitz azala bezalako habitat airetarretan hazten dira.

Batzuk mikroskopikoak dira eta beste batzuk handipenezko lenterik gabe ikus daitezke.

Bost taldetan sailkatzen dira: Flagelatuak, Sarkodinoak, Esporozooak Knidosporidioak eta Ziliatuak.

Flagelatuek, flagelo bat edo gehiago izaten dituzte, berauek iraunkorki edo ziklo biologikoko fase mugatuetan agertzen direlarik.

Luzetarako erdibitze bidez zatitzen dira.

Sexu-ugalketa, gertatzen den gutxietan, singamiazkoa izaten da.

Forma ameboideak naharoak dira zenbait espezietan.

Espezie asko parasitikoak dira, Trypanosoma generokoak bezala.

Sarkodinoek, mugimendu ameboidea dute.

Flageloak, daudenean, garapen faseetara murriztuta daude.

Zelula-gorputza biluzia edo maskorduna da.

Bipartizio edo erdibiketazko zelula-zatiketa dute eta espezie gehienek bizimodu askea daramate.

Talde honetakoak dira Errizopodoak (hauen artean Foraminiferoak) eta Erradiolarioak.

Esporozooek esporak aurkezten dituzte eta ez dute zilio eta flagelorik, zenbait talderen gameto flagelatuak kontutan hartzen ez badira.

Gai disolbatuak zurgatuz elikatzen dira, espezie guztiak parasitikoak dira eta ziklo biologiko haplontea dute.

Talde honetakoak dira Plasmodium generoko espezieak.

Knidosporidioak, forma parasitiko oso bereziak dira: ziklo-hasieran forma ameboidea dute eta azkenean knidozisto izeneko hari biribilkatu ebaginagarria duen kapsula polar batez hornitutako espora zelulanitz bat osatzen dute.

Ziliatuak edo Infusorioak dira eboluzionatuenak.

aurreko flageloa / parabasala / kosta / zinetosomak / nukleoa / axostiloa / atzeko flagelo eta mintz uhinkaria / harizpi parabasala / esfera parakostalak.

ird. Protozooak: flagelatu bat (Trichomonas muris).

atzeko hestean tripanosoma forma / muskuluetan leishmania forma / ostalari bektorea / tximitxa / gizakia / crithidia / erdiko hestean crithidia forma / urdailean leishmania forma / odolean tripanosoma forma.

Ird. Protozooak: Trypanosoma cruzi flagelatuaren bizi-zikloa.